
RealSocialismo!ko presidentea, Oier Marigil, eta presidenteordea, Jon Tribak, Anoeta berriak dituen erronken txostenaren aurkezpen ekitaldian.
Realeko zaleen eta akziodunen lan taldeak, RealSocialismo!, Realeko zale, bazkide eta akziodunak “aurrean dugun une historiko eta ziurrenik bakar hau” aprobetxatzera deitu ditu. Anoeta berriak ekarriko dituen erronken inguruko txostenaren aurkezpenean ere, RealSocialismo!k bidea ireki du elkarteak bazkide berriak jaso ditzan.
“Parean dugun eta gure belaunaldiak izan dezakeen aukera bakar honetaz baliatu behar gara, bakoitzak bere esparrutik ekarpenak eginez”, adierazi du txostenaren koordinatzaile eta RealSocialismo!ko presidenteorde den Jon Tribakek. “Funtsezkoa da Anoetako eraberritzea atletismo pistetaz edo harmailak zelaira hurbiltzeaz haratago doan zerbait dela ulertzea. Hainbat kontu daramazki barnean eta ongi egiten ez badugu, sekulako ustekabea izan daiteke. Ongi pentsatutako, adostutako eta egindako prozesuen hainbat adibide daude, eta RealSocialismo!k duen jarrerari jarraikiz, mahai gainean jarri nahi ditugu, arrisku eta kritikak gaindituz, tonu eraikitzailean eztabaida bat egon dadin”.
Ekitaldiak 90 bat minutu iraun ditu eta Estadioan dagoen Ernest Lluch Kultur Etxean ospatu da. Bide batez, RealSocialismo!ko bazkide izateko kanpaina aurkeztu da. Izen emateko bidea zabalik egongo da realsocialismo.org web orrian eta urteko kuota, 20 eurotakoa izango da, 10 eurotakoa uztailaren 1etik aurrera eta urte amaierara arte. Estatutuen arabera, jasotako diru guztia elkartearen jarduerak finantzatzeko erabili behar dira.
Bi irrati elkarrizketa
2017-2-24: RealSocialismo!ko presidenteordea eta Anoeta berriko erronken txostenaren koordinatzailea, Jon Tribak, Onda Deportiva SS programan, Iñigo Tabernarekin.
2017-2-24: RealSocialismo!ko presidenteordea eta Anoeta berriko erronken txostenaren koordinatzailea, Jon Tribak, Ser Deportivos Gipuzkoa programan, Roberto Ramajorekin.