Realeko Akziodunen Batzarrean hitzaldia

Atzo, abenduak 11, Real Sociedad SADk bere Akziodunen Batzar Nagusia ospatu zuen. Bertan, azken urteotan ohitura izan denbezala, RealSocialismo! lantaldetik Klubaren egungo egoera baloratu (jada aurrez egindako fitxetan landua), arduratzen gaituzten hainbat kontu mahaigainean jarri eta Realaren etorkizunak ekarriko duenari hausnartu nahi izangenuen. Jarraian duzu hitzaldia bere osotasunean:

2017ko Akziodunen Batzarrean Reala SAD bat dela azpimarratu genuen eta, hala izanda, enpresa batek dituen ezaugarri formal guztiak ditu, baina ez da enpresa bat gehiago. Inola erez. Klubak bera horixe bera azpimarratzen du “pertsonei zuzendutako” borondatea aipatzen duenean.

Zentzu honetan, azken asteotan “Zuri Entzuten” iniziatibaren barnean maiztasun batekin egingo diren Lan Mahaiak martxan jarri izana ospatzen dugu. Gai ezberdinen gainean zaletuen parte-hartzea ahalbidetzen duen iniziatiba da eta honen ebaluaziorako jasotako ideia eta hausnarketei Klubeko estamentu eta arduradunek emandako erantzunak ikustea garrantzitsua izango da.

Ildo beretik baloratzen dugu apustu-etxeak babesle bezala izatearen harira egingo den kontsultaren jakinarazpena: gai gehiagotara zabaltzea posible izatea espero dugu, izan ere honelako proiektuak RealSocialismo!-tik defendatu eta interesgarritzat ditu. Era berean, Klubak jada hartutako erabaki batzuetan aplikatu izana ere interesgarria izango zatekeen.

Arduratzen gaituzten gaien artean Anoetako partida egunetako esperientzia nagusienetakoa da: hauetan banaka zein kolektibo bezala izandako esperientziek eragiten dute, jada hainbat akziodunek inzidentzia bezala aipatu dituztenak. Termino orokorragoetan, Anoetara bertaratzea erabakitzerako orduan balantza inklinatu behar duten hainbat faktoreri, nahiz eta lehen jardunaldi hauetan bertaratzea igo den, asko eragiten diete. Bestelakoak dira kontrola ezin daitezkeen bestelako kanpo faktoreak (klimatologia) edo egun oso kontrolatzea oso zaila direnak (partiden data eta orduak).

Partidetako egunen esperientziarekin amaitzeko, ziur jada Klubetik baloratzen ari diren neurriez gain, gaia egokia izan daitekeela etorkizunean egingo den Lan Mahai baterako, bertan zaletu, bazkide eta akziodunen proposamenak batzeko. Ez dezagun ahaztu, eta azken boladan antzeko prozesuei aurre egin dieten kluben esperientziak hala dio nahiz eta hasiera batean erreforma osatu ostean kanpoaren berritasunaren efektu positiboa hor egon, erronka nagusia bertaratzea ahaztea eta bertaratzen diren pertsona berriak denboran mantentzea dela.

Gure egunerokoaz gehiago jakin nahi baduzu, harremanak@realsocialismo.org helbidera idatz diezagukezu eta bertan zure galderak ideiak edo proposamenak bidali. Klubaren egunerokoan parte-hartzea eta eragina sustatu nahi dugu eta, gero eta gehiago izan bide honetan, hobe. Animatuko? Eta RealSocialismo! lantaldeko kide izan nahi baduzu hemen duzu bazkide egiteko edo gure ekintzetan parte hartzeko informazioa.

Deja tu comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.