Reala eta emakumeen futbola: otsailak 20

Barrura begira Kultursozialismo gisa bataiatu dugun zikloaren 2019ko lehen ekitaldia antolatu dugu: emakumeen futbola jorratzeko mahai-inguru bat.

Hitzordua Donostiako El Rincón jatetxean dugu (Errege Katolikoak, 20, beheko jangela), otsailaren 20an, asteazkena, iluntzeko 19:30ean eta euskaraz gauzatuko da. Edozein joan daiteke eta, noski, zu ere bertara joatera gonbidatu nahi zaitugu.

Hiru parte-hartzaile jarriko dira Maddalen Marzol realsocialistaren aginduetara:

RealSocialismo! osatzen dugun gehienok, egun, gizonezkoak gara. Egoera aldatzeko gizarteko hainbat alorretan oraindik ematen ez den orekaren bila gabiltza. Ateak zabal-zabalik ditugu bazkide gehiago jasotzeko, are gehiago emakumezkoak badira.

Nabarmena da emakumeen futbola, Realean eta klubetik kanpo, gorantz doala eta horri erreparatu nahi diogu ekitaldi honekin. Duela egun batzuk Aintzane Encinas jokalari ohiak zioen: «Emakumeen futbolak balore propioak behar ditu». Ados gaude berarekin, eta ekitaldian hauek azaleratzen saiatuko gara.

Horregatik batu ditugu gaur egungo talde txuri urdinean ari den jokalari gazte bat eta Gipuzkoan aitzindari izandako beste bat. Emakumeen kirola gertutik jarraitzen duen kazetariak osatzen du hirukoa.

Otsailaren 20an ikusiko gara Donostiako El Rincón jatetxean.

1Pingbacks & Trackbacks on Reala eta emakumeen futbola: otsailak 20

  1. […] buruzko mahai-ingurua antolatu zuen eta gaur, otsailak 20, asteazkena, RealSocialismo-tik «Reala eta emakumeen futbola. Nondik gatoz eta nora goaz» mahai-ingurua antolatu dugu euskaraz. Badirudi gurean boladan dagoela gai […]

Deja tu comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.