Realaren Lan Mahaiari jarraipena – Anoeta eta mugikortasuna

Realak martxan jarri berri duen Lan Mahaiaren harira,  Realsocialismo!tik aukera baliatu  nahi izan dugu. Lehenik, interneteko foro bat ireki dugu bazkideok gaiaren inguruan atzemandako arazo eta hobekuntza proposamenak iristarazteko. Bigarrenik, joan den astean bazkideon arteko bilera bat ospatu genuen ordurarte jasotakoaren errepasoa egin eta ekarpen gehiago batzeko. Jasotakoaren sintesia, Realsocialismo!tik egindako ekarpenaren forma emanda, behean eskuragarri dagoen pdf dokumentuan jasotakoa da (gaztelaniaz dago).

Gaurkorako Realak deitu duen eta Anoetarako sarbidea eta mugikortasuna lantzea helburu duen bilerarekin (Realsocialismo! ere bertan izango da) deialdi hau ez dela amaitutzat eman behar uste dugu. Izan ere, mugikortasunaren gaia aldaera asko dituenetakoa da eta etengabeko hobetzeak eta egoera berrietara egokitzapenak eskatzen dituena.

Jarraian proposatzen diren ideietako asko proposamen orokorrak dira. Sen onean, esperientzian eta proposatu ditugunon ekarpenetan oinarrituak baina ziur Anoetara gerturatzen garen %100aren beharrak eta egoerak guztiz asebetetzen ez dituztenak.

Hori dela eta, garrantzitsua deritzogu Realaren abonatu/zaletuaren ezagutza sakonean arreta berezia jartzea. Arazo eta behar zehatzak ezagutzea. Zerk eragiten duen, mugikortasunari dagokionean, etxean geratu edota esperientzia guztiz asebetegarria ez izatean.
Azkenik, Realsocialismo!tik adi eta konpromezuz jarraituko dugu gaiaren inguruan ekarpenak jasotzen, baita Lan Mahaiaren hurrengo gaiak izan daitezkeenen inguruko proposamenak jaso eta Klubari helarazten, Realak aintzat hartu nahiko balitu.

Deja tu comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.