Komunikatu ofiziala

Asteazken honetan egin den Real Sociedadeko akziodunen batzarraren eta ostegun honetan administrazio kontseiluko presidentearen agerraldiaren ostean, Realeko zaleen eta akziodunen lantaldeak, RealSocialismo!:

1- Aurreko urteetan gertatu ez den bezala, administrazio kontseiluak zuzendaritza esparruak eta ardurak publikoki zehaztu izana modu positiboan baloratzen du. Zentzu honetan, RealSocialismo!k hurrengo sasoiko lehen asteetan esparru bakoitzak urterako dituen helburuak argitaratu ditzala espero du, joan den azaroaren 7an eskatu bezala.

2- Helburu horien artean, Anoeta betetzea den erronka eta aukera nabarmendu nahi du beste behin, giltzarria baita Realaren etorkizunerako arlo sozialean, arlo ekonomikoan eta kirol arloan Hego hondoko harmaila irekiko den momentutik.

3- Realaren kudeaketa bikainean eta zaleekiko gertutasuna lortzeko bidean akziodun orori aurresuposatzen zaion kontrol eta ikuskaritza lanak modu antolatuan egiteko duen konpromisoa berresten du.

En Donostian, 2017ko abenduaren 14ean.

Deja tu comentario