Pasa den abenduan Realak apustu etxeengandik etorritako patrozinioak onartzeko aukeraren aurrean egindako galdeketa ez loteslearen harira eta honek jasandako aurkako erantzun argiaren harira, Realsocialismoko kide batzuk eta beste zaletu batzuk “1XBET” enpresaren mezuak ikustean asko harritu ginen, bai bi porterien ondoko lonetan eta baita telebistako “U”-an Anoetan Getaferen aurkako azken partidan.
Klubak eta hainbat zaletuk gaiarekiko erakutsitako sentsibilitate orokorra dela-eta, Realari azalpenak eskatu dizkiogu. Klubaren aldetik jasotako erantzuna ondorengoa izan da.
- Real Sociedadek ez du apustu etxeekin inolako laguntza akordiorik mantentzen.
- Aipatutako mezu publizitarioak egotearen arrazoia Mediaproren ardura da. Izan ere enpresa hau da bi porterien ondoko lonetan eta baita telebistako “U”-ko mezuak kudeatzen dituena Ligako partidak ospatzen diren bitartean. Realak telebistako “U”-ko minutu batzuen kudeaketa ere badu eta hauek Realzale Programako iragartzeko erabiltzen ditu. Mediaprok eskubide horiek Realarekin hitzartutako akordio baten ondorio dira, Ligako klub gehienek izendatu duten bezala.