Etor zaitez gurekin akziodunen batzarrera!

Realeko zaleen eta akziodunen lan taldea, RealSocialismo!, abenduaren 13an Donostiako Kursaalean ospatu behar den batzar orokorrera gerturatzerik ez duten akziodunen akzioak jasotzeko prest agertu da. Klub parte hartzaileago baten bidean, RealSocialismo!k akzioak uztearen garrantzia azpimarratu du bertaratzerik ez dagoen kasuetan.

Horretarako, harremanak@realsocialismo.org helbidera lehen bait lehen idaztea gomendatzen dugu. Gainera, eta RealSocialismo!kostegun honetan ospatuko duen asanblada orokorra dela eta, Europa Leagueko San Petersburgoko Zeniten aurkako partidua baino lehen aukera egongo da akzioak delegatzeko. Kasu honetan, ordezkariren baten eskuetan uzteak ez du esan nahi akziodun horrek haren iritziarekin bat egiten duenik, bozkaren zentzua markatuta utzi baitezake delegatu aurretik. Horregatik, RealSocialismo!ko zuzendaritzako kideak prest dira bertaratzerik ezin duten baina parte hartu nahi duten akziodunen akzioak ordezkatzeko, eurek nahi duten bozkak errespetatuz.

Urtero Realaren egoera ekonomikoaz, Anoetaren eraberritzeaz eta bertaratze datuen inguruan prestatzen ditugun eta datorren astelehenean (abenduak 11) argitaratuko ditugun fitxetaz aparte, RealSocialismo! prest agertzen da laguntza behar duen akziodunari batzar orokorraren inguruko azalpenak eta laguntza emateko.

RS!ko asanblada orokorra

Akziodunen batzar orokorra baino egun batzuk lehenago, RealSocialismo!k bere lehen asanblada orokorra ospatuko du. Hitzordua ostegun honetan izango da, abenduak 7, arratsaldeko 19.00etan lehen deialdian eta 19.30etan, bigarren deialdian. Ernest Lluch K.E.n (Estadioko 13. ate ondoan) izango den bileraren eguneko zerrenda hauxe da:

1- 2017ko Elkartearen ekintza plan orokorraren eta aurrekontuaren aurkezpena eta, hala badagokio, onespena.
2- Zuzendaritza batzarraren kudeaketaren onespena.
3- 2018ko Elkartearen ekintza plan orokorraren eta aurrekontuaren aurkezpena eta, hala badagokio, onespena.
4- 2018rako ohiko kuoten ezarpena.
5- Eskakizunak eta galderak.

Deja tu comentario