Emakumeen futbolaren egunerokorako hobekuntza-proposamenak

  • Aurkeztutako dokumentuak Zubietako partidetarako irisgarritasuna eta segurtasuna, partida eguneko esperientzia, marketing-a edo profesionalizazioa ditu hizpide

Emakumeen futbolaren egunekorako hobekuntza-proposamenak - RS!

RealSocialismo!, Realeko zaletu eta akziodunen taldeak, ‘Emakumeen futbolaren egunekorako hobekuntza-proposamenak’ dokumentua aurkeztu du gaur goizean. 2004/05 denboraldian taldea sortu zenetik eta 2006/07an Emakumezkoen Lehen Mailara igo zenetik emandako pausuez haratago, RealSocialismo!-k epe ertain eta luzera estrategia planifikatua aldarrikatu dio Realari.

Aurkeztutako dokumentuak, besteak beste, Zubietako partidetarako irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko neurriak, partida eguneko esperientzia aberasteko ideiak, emakumezkoen futbol sekzioaren marketing-a osatzeko pausuak edo taldearen profesionalizazioa azkartzeko proposamenak ditu.

Proposamenak

  • Irisgarritasuna: Zubietara heltzeko aukera bakarra auto pribatua da eta, maiz, aparkalekuak gainezka egiten du. Honen ondorioz errepide bazterrean autoa mordoa pilatzen dira. Mutilen taldearen edo GBCren partidetan jarri ohi diren autobus anezkak ezartzea eskatzen da, Realeko Fundazioak egin izan duen bezala
  • Partida eguna: giro hotzari aurre egiteko eta bertaratuen esperientzia hobetzeko partida oro Z1 zelaira mugitu beharko litzateke, edukiera gehiago duela eta irisgarriagoa delako. Era berean, megafonia sistema eta esatari batek asko lagunduko luke.
  • Marketing-a: Egun, oraindik ez da posible emakumeen sekzioko ekipaziorik erostea. Aukera bakarra mutilen taldeko kamiseta erostea eta pertsonalizatzea da. Realsocialismo! lantaldetik klubak dituen salmenta puntuetan ―Anoetako zein Elkano kaleko denda fisikoetan, webguneko online dendan zein partida batzuengatik ezarri diren espazio puntualetan― salgai egotea ezinbestekotzat jotzen Era berean, web bidez ematen diren partidetan Valencia CFk egiten duen bezala markagailua eta denboraren berri ematea, esataria ezartzea eta plano gehiago eskaintzea.
  • Segurtasuna: Zubietan zein Anoetan jokatutako partidetan mutilen lehen taldean erabiltzen den prozedura imitatzea, bata eta bestearen arteko ezberdintasunak kontuan izanda.
  • Profesionalizazioa: 2018an eztanda egin zuen kontratuen polemikarekin amaitzeko eta Klubetik eta Administrazio Kontseilutik eskainitako babesa argi geratzeko, baldintza duin eta egokiak eskaintzea taldekide guztiei. Era berean, adosteko dagoen hitzarmenean Realari aldaketa gidatzeko pausuak ematea eta Primera Iberdrola Ligan erreferente izatea eskatzen diogu.

Nabarmena da emakumeen futbola, Realean eta Klubetik kanpo, gorantz doala. Horregatik, RealSocialismo!-tik goi mailako emakumezkoen futbolean berdintasunaren aldeko eta hau hartzen ari den indarra finkatzeko beharrezko diren ekimenen buru izango den Reala nahi dugu.

Hemen irakur dezakezu ‘Emakumeen futbolaren egunerokorako hobekuntza-proposamenak’ txostena bere osotasunean. Proposamen hauek abiapuntu bat soilik dira. Bestelakorik identifikatuz gero jar zaitez gurekin harremanetan harremanak@realsocialismo.org helbidean edo formulario honen bitartez.

[PDF] Emakumeen futbolaren egunekorako hobekuntza-proposamenak - RS!

Deja tu comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.