Abuztuaren 1ean klubak jakinarazi eta gero, ulergarria zaigu zaletuen artean sortutako eztabaida nortasun gaien inguruko erabakia izanik eta babesle berriaren iragarpena Anoeta Kiroldegiak komertzializazioa baimendu eta bat-batean gauzatu dela kontuan izanda.
Honen inguruan, honakoa azaldu nahi dugu:
- Nortasunaren arloko gaia izanda eta gai hauek duten garrantzia dela eta, kontsulta moduan bidera zitekeela uste dugu, apustu etxeen babesaren inguruko erabakiarekin egin zen moduan.
- Hainbat komunikabidetan agertutako eta konfirmazio gabeko informazioez gain, Administrazio Kontseiluari babes hitzarmenaren kopuruak eta xehetasunak argitu ditzan eskatu diogu.
- Aurrekoaz gain, Administrazio Kontseiluari eskatu diogu abonatu eta/edo akziodunei kontsulten erregelamendu bat osatu dadin, gutxienez nortasun arloko Klubaren gaien inguruan kontsultak aurreikusiko dituena.