Anoeta Berriko bazkide kuotak, “planteamendu kezkagarria”

Anoeta Berria (realsociedad.eus).

Hurrengo urterako aurreikusi diren bazkide kuotak ezagutu ondoren, Realeko zaleen eta akziodunen lantaldeak, RealSocialismo! (RS!)-k, gure elkarteko hainbat bazkidek agertu duten haserrearen berri eman dio Realeko administrazio kontseiluari. Azken akziodunen batzarrean egin bezala, RS!k bere “kezka” adierazi du “ia 40.000 eserlekuko erronka baten aurrean, horrelako neurri arriskutsuak hartzen badira”.

Topaketa publiko eta pribatuetan eskatu dugun moduan, klubeko zuzendaritzak ezagutzera eman beharko luke zer egin duen eta zer ondorioztatu den horietatik horrelako erabakiak hartzeko”, adierazi du bere gutunean RSk. Are gehiago, “halako informaziorik ez da asteazken honetako agerraldi publikoan eman”.

30.000 bazkide lortu nahi izatearen helburutik harago, akziodunok beste hainbat alor jakin beharko genituzke; tartean, horrelako erronka estrategiko bati erantzuteko dagoen planaren xehetasun gehiago, eta zenbat diru espero duen jasotzea urteko Administrazio Kontseiluak sistema berri honekin”, eskatu du akziodun eta zaleen elkarteak. Are gehiago, “gogoratu behar da Anoeta eraberritzeko akziodunok 30 milioitako inbertsioa onartu dugula (36 milioitara iritsi daitekeena), eta eraikuntza berriarekin lotuta egongo diren diru sarrera guztiak kontuan hartuta, jakin beharko genukeela zer nolako diru-sarrerak suposatuko duen Anoetak Realarentzat”.

Azkenik, RS!ren iritziz, nahiz eta Realeko zuzendaritzak hainbatetan defendatu telebista eskubideen diru-banaketa sistemak ez duela uzten kuotak jaistea, ideia honek talka egiten du epe motzean Anoeta betetzearekin. “Reala bide honetan jar daiteke gaurtik aurrera: Anoeta irailetik aurrera bete partida egunean ematen den eskaintza errotik hobetuz eta prezioak murriztuz, produktua debaluatu gabe”. Planteamendu hau egiterako orduan, RealSocialismo!k “barneratuta du estadioko kultura berpizteko hartu behar diren erabaki hauek epe motzean abonu eta sarrerengatik telebistek banatzen duten dirutik (%8) gutxiago iritsiko zaiola Realari. Epe luzera, Anoeta ia 40.000 realzalez betetzea bi astero ez da zigorra izango. Etxean gelditzea eta telebista katez aldatzea oso erraza da. Estadioz aldatzea, ordea, ez”.

Deja tu comentario