Amona eta beste hamar liburuaren aurkezpena Zarautzen

Donostian eta Irunen aurkeztu ostean, pasa den ostegunean Zarautzen Garoa liburu-dendan Ander Izagirre (Donostia, 1976) kazetari eta idazlearen Mi abuela y diez más liburuaren euskarazko itzulpena, Amona eta beste hamar, aurkeztu genuen. Lana Julen Gabiria idazle eta itzultzaileak (Galdakao, 1973) itzuli du eta Libros del KO argitaletxeak argitaratu du.

Aurkezpenean zehar Izagirrek liburuari buruzko hainbat azalpen eman zituen. Txirrindularia eta zale porrokatua izanda, talde txuri-urdinak eta Monsieur Comet-ek duten harremanarekin hasi zuen aurkezpena. “Ni txirrindularia naiz eta beti diot gorrotatu beharko genukeela eta bereziki Reala. Atotxan belodromoa zegoen eta zelaia egiteko bota zuten. Hortik dator Cometen madarikazioa”.

Era berean, berak Realarekin izandako harreman berezia aipatu zuen. Txikitatik aitarekin joaten zela eta garaiko jokalariak ia familiakotzat zituela, “urrutiko lehengusuak bezala”. Eta horregatik zuela berak ere Liga irabazi zuenaren sentsazioa. “Ez dakit hori gaur egun pasa daitekeen”.

Horrek guztiak bultzatu zuen Izagirre liburua idaztera, futbolari ere bere alor baikorrak onartzen dizkiolako. Esaterako Zamorak Gijonen sartutako gola, “gure Kennedy. Non zeunden zu gola sartzean? Hori izan zen baietz esateko nire irizpidea. Eta horregatik sartu nuen amona hamaikakoan».

Liburua zure liburu-dendan eska dezakezu; eta bestela, Libros del KO argitaletxearen web orrian. Liburuaren gaztelaniazko bertsioa eskuratu nahi baduzu, hemen.

Deja tu comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.