Abenduaren 10eko akziodunen batzarrean parte hartzera dei egiten dugu

• «Gero eta zaletu, abonatu eta akziodun gehiago inplikatu Kluba hobea izango da»

Realeko zaleen eta akziodunen lantaldeak, RealSocialismo!-k, datorren asteartean, abenduak 10, Realak deitutako Akziodunen Ohiko Batzar Nagusian parte hartzeko deia zabaltzen die bai akziodunei, baita akziorik ez duten baina akzio batzuen ordezkapena lor dezaketen zaleei.

Lantaldeak klub gardenagoa eta irekiagoa du jomuga eta, horretarako, parte-hartzea ezinbestekoa da. «Gero eta zaletu, abonatu eta akziodun gehiago inplikatu Kluba hobea izango da». Ohar batean adierazi duenez, «akziodunen batzarra aukera paregabea da edozein akziodunek berezko duen kontrol eta zaintze lana aurrera eramateko».

Are gehiago, urteroko topaketa honetan klubak etorkizunari begira izango duen noranzkoa zehazten duten erabakiak hartzen direnean. Zentzu horretan, Realsocialismo!-k ahalik eta akzio gehien bertaratzeko deia egin du: «Askotan aipatu da Reala kirol elkarte anonimo atomizatua dela teorian, baina akziodunoi atomizazio hori erakustea falta zaigu».

Klubeko kudeaketaren gaineko eztabaidarik gabe, ez dago ez joko sistemaren edo jokalarien inguruko eztabaidarik. Horregatik, hausnarketa eta eztabaida hori sustatze aldera azken urteotan egin bezala RealSocialismo!ko web orrian eskuragarri daude batzar orokorrari begira prestatutako fitxak: batetik, Realaren egoera ekonomikoa; eta, bestetik, bazkideen eta bertaratzearen egoera

  • Realaren egoera ekonomikoa (PDF).
  • Bazkideak eta bertaratze datuak (PDF).

«Presentzialki eginda edo, bertaratzea ezinezkoa bada, akzioak bertaratzeko asmoa duen akziodun edo beste pertsona batengan esku utzita, zaleen inplikazioa handiagoa den heinean klub hobeago bat eraikitzen ariko gara-eta. Guretzat oso garrantzitsua den gaia izanik, 2019ko akziodunen batzarrean parte-hartze maila nabarmen haztea gustatuko litzaiguke».

Deja tu comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.