2030eko Realari buruzko saioaren kronika

Urriaren 17an Donostiako Convent Gardenen hainbat lagun elkartu ginen Realak hurrengo hamarkadari begira dituen erronkei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Marc Menchén-en (Palco 23 guneko sortzaile eta zuzendaria) hitzaldiarekin hasi zen saioa. Ondoren, Jurdan Arretxek mahai-ingurua gidatu zuen Menchén, Phil Ball idazlea eta Oier Marigil-ekin (Realsozialismo!-ko presidentea) batera.

Marc Menchén: «Reala proiektu errentagarria da, baina badu hobetzeko aukera»

Marc Menchén-ek lore batzuk bota zizkion lehenik ReaSocialismo!-ri, soilik gutxi batzuk baitira akziodun txikien elkarteak dituzten klubak (Espanyol, Atletico Madril…).

  1. Definitu behar du zein den bere posizionamendua merkatuan, Gipuzkoan publiko berriak lortu nahi baditu. Zein da kontakizuna? Lurraldean Eibar bezalako lehiakide zuzena baitu.
  2. Realaren ohiko diru sarrerak %85,2 hazi dira 2012-2013tik, baina telebistagatik egin du aurrera.
    1. Reala aurreko telebista sarreren banaketa sistemak zigortutako kluba zen.
  3. Termino orokorretan batez bestekoaren gainetik hazi arren, oso azpitik ibili da zuzenean kudeatzen dituen arloetan.
    1. Ez du jakin aurkitzen zer izan nahi duen Donostiatik, Gipuzkoatik  kanpo.
  4. Futbolarien salmentak funtsezko pieza izan dira klubaren onbideratze azkarrean, urtean batez beste 27 milioi euroko gainbalioekin.
    1. Nahiz eta Reala ez den erregularra alde horretatik: batzuetan gehiago ateratzen du, eta beste batzuetan gutxiago.
    2. Halere, «futbolarien salmenten menpe dauden klubak ez ditugu gustuko, puristak garelako», adierazi zuen.
  5. Realaren guztizko diru-sarreren bolumena 2017-2018 denboraldian. Zuen ustez, zein posiziotan kokatuko zenukete taldea ekonomikoki La Liga Santander barruan? 7.a da, 134 milioi eurorekin.
    1. Valentziaren azpitik dago (141 milioi), futbolarien salmentekiko dependentzia duen kluba.
    2. Eta Vila-realen gainetik (131 milioi): aztertzea merezi duen kasua da hau, oso ondo landu duelako industriak kirol proiektuei emandako babesa. Gauzak horrela, Endavant proeiktuaren bidez probintzia osoko kirol formatiboa finantzatzen dute.
  6. Kirol-soldaten gastua % 35,4 hazi zen, eta ibilgetuen amortizazioak, berriz, % 18,3.
    1. Soldata-masa bikoiztu egin da 6 urte baino gutxiagoan.
    2. Gehien gastatzen duen 8. taldea da.
  7. Soldaten gastuak gora egin du, oro har, ligan, guztiek eraman baitute telebista bidezko diru-sarreren igoera jokalarien eremura.
  8. 16,8 milioi da Realak azken denboraldietan izan duen irabazi garbia.
    1. Alderdi horri erreparatuz gero, Eibar makina bat da.
  9. Zelai berria berebiziko proiektua da klubaren etorkizunerako, nahiz eta inbertsioa 50 milioi eurora hurbiltzeak beldur pixka bat eman dezakeen.
    1. Futbol zelai bat egitea klubak tenkatzen dituen egoera delako.
    2. Izan ere, erreformek estutasunetan jarriko dituzte talde asko.
    3. Klubetako kirol arloak jomugan jartzen ditut plantilak osatzeko garaian.
    4. Reala bere kabuz ari da ordaintzen, krediturik eskatu gabe, eta hori zerbait kulturala da (Katalunian eta Euskal Herrian gertatzen da), nahiz eta zorra berez ez da beti txarra (zelai baten eraiki edo eraberritzeko orduan).
    5. Behin lehen olatua pasa ondoren, Realak duen erronka da zaleek abonua berritzea: abonuen bolumena 35.000 inguruan kokatu beharra dago, gutxienez, eta hor mantendu.
    6. Naming rights
      1. Real Madrilek Bernabeu marka ez saltzeko erabakia hartu zuen, adibidez. Une honetan izen komertzial hauek zalantzatan daude.
      2. Goodball emaitzak jasotzen dituen webgune bat da, ez da apustu-etxe bat, baina eremu horretatik oso gertu kokatuta dago.
    7. Realzale (fidelizazio programa) programa ona da, baina Realak indarra egin behar du alor honetan: etxetik ateratzea falta zaio. Lurraldean bertan esplotatu daitekeen eremua aurkitzen ez badu, kanpoan probatu beharra dago.
    8. Oraintxe bertan Ligako zelairik onenetako bat da, gainerako klubek aitortzen dutena.
    9. Maila komertzialean, Realak asmatu behar du zer saldu: Ligako talde bat naiz edo Europa Leaguekoa naiz. Sevillak, adibidez, hainbat Europa League irabazi badu ere, ez du irabazle irudi hori saltzen jakin.

Mahai-ingurua: «2030: Zein ligatan jokatu behar luke Realak?»


Oier Marigil: Realak oraintxe bertan duen egoera oso ona da.

Phil Ball: Baina bakarra jarriko nioke eta da ez dakidala oso ondo zein den kirol emaitzen eta botere ekonomikoaren arteko korrelazioa. Zelaia zoragarria da, baina ez da ezeren berme, estadio on asko baitaude.

Mendilibarrek, Eibarko entrenatzaileak, denboraldia hasten du esaten helburua maila mantentzea dela.

Zein izan daiteke Realaren gaur egungo helburua? Helburua beharko luke Real Madrid bezalako talde baten harrobi ez izatea. Nire iritziz, harrobia eta fitxaje jakin batzuen arteko oreka mantentzen duen taldea da Realarik onena.

Marc Menchén: Baliteke estadioaren eraikuntzak eragina izatea. Orain Realak aukeratzerik izango duela dirudi, eta funtsezkoa izango da kirol zuzendariaren figura.

Match Day

Marc Menchén: Levantek fideltasunagatik (partidetara doazenei) oparitu egiten die abonua. Erabaki du errentagarriagoa dela 2 milioi galtzea alor honetan, baina zelaia beteta 5 miloi irabazten ditu.

Gauzak horrela, beste klubekiko aldea Match Day-a eta babeslegoa izango da. Adibidez, badira klub batzuk beren ticketing arduradunak kanporatu dituztenak.

Futbol eredu berria?

Jurdan: UEFAk duela hamar urte adierazi zuenez, klub baten oinarriak hiru ziren (telebista eskubideak, diru sarrera propioak eta Match Day) eta beraien artean oreka berdintsua mantendu behar zuten. aldatzen ari da. Futbol eredu berri baten aurrean al gaude?

Marc Menchén: Telebistak pisu izugarria du, baina dagoen beldurra da noiz arte iraungo duen.

Premier munduko ligarik onena da eremu honetan eta Espainiako La Ligaren telebista-eskubideak %8ko erritmoan handituko dira 2022 urtera arten, horrela sinatuta baitago.

Gaur egun, futbolarien kontratu guztiak taldeak jokatzen duen mailari lotuta daude, Malagakoak izan ezik (kirol zuzendari ona ez izateagatik) eta horregatik dago Malaga dagoen bezala.

Burbuilak behera egingo du, eta, orduan, futbolarientzat diru gutxiago egongo da.

Diru-sarrerek gora egin dezakete?

Marc Menchén: Dagoeneko denek jakin badakite sabaia jo dela, baliteke telekomunikazioen merkatua aldatzea. Hau da, baliteke 5 urteren buruan telekomunikazio-merkatuko operadoreek jada futbolaren beharrik ez izatea beren negozioa garatzeko.

Horregatik hobetu behar du Ligak nazioarteko merkatuan duen presentzia. Kontuan hartu behar da Ligan diru sarreren kontrola dagoela (Premierren gertatzen ez den bezalat). Horregatik jaitsi ziren bere garaian Elx eta Reus.

Europako ligak

Norbaitek galdetu zuen ea jauzia ematea aukera baino mehatxua ote den.

Marc Menchén: Ez da Europako Superligarik egongo, Big Six izeneko multzoak (Manchester United, Liverpool FC, Arsenal FC, Chelsea FC, Manchester City eta Tottenham Hotspur) nahi ez duelako. Asian eta Amerikan Premier-a ikusteko kultura dago eta ohitura horrek iraun egingo du.

Telebista eskubideetarako ez dago diru gehiago (Ligaren txosten bat dago honen harira), eta liga nazionaletatik kenduko litzateke.

Logika izan dezake saskibaloian, Europako liga indartsu bakarra ACB delako/zelako.

Aldaketa txikiak izango dira. Esate baterako, Europako hirugarren liga bat sortzea, herrialde txikiagoetako klubek Europako lehiaketetan parte har dezaten, eta Championseko finalerdiak asteburuan jokatzea.

Miamiko partida

Marc Menchén: Miamin eta atzerriak partidak jokatzearen alde nago, Premierri min egiteko modu bakarra delako. Azkenean, hirurehun eta piko partiden artean bakarra da soilik.

Realaren tamainako talde baten nazioarteratzea

Phil Ball: Zentzu batean interesgarria izan daiteke, Realak ondo markatutako nortasuna duelako.

Adibidez, Athleticek Erresuma Batuko zentro-ezkerreko prentsan duen irudia oso ona da, baina ez dakite Realari egiten dion «kaltea».

Denboraldiaren hasieran jarraitu dut Marca egunkaria eta ikusi dut Odegaard azalean agertu dela behin baino gehiagotan. Jakin beharko litzateke zergatik.

Ez zait gustatzen Real Madrilen harrobi izatea Reala, baina etorkizun hori egingarria da. Dirudienez, Florentino eta Aperribai presidenteen arteko sintonia onean oinarritzen dela.

Nire ustez, Realak orekari eutsi beharko lioke: harrobian oinarritutako etxeko taldea eta fitxaketa on batzuk.

Ikusleen artean, pertsona batek galdetu zuen zergatik uste zuen hala izan behar zuela, horrek ez ote zuen lehiari uko egitea suposatzen. Ball-ek gustu kontuak aipatu zituen, eta adierazi zuen harrobiak ez duela zertan fitxaketek baino lehiakortasun gutxiago izan beharrik. Marcek hartu zuen berriro hitza.

Marc Menchén: Adibidez, ona izan daiteke fitxaketen amortizazioetan 20 milioi aurreztea zure harrobiaren bidez. Komeni da ez ahaztea Bartzelonaren unerik onenean harrobiko 9 jokalari zeudela hamaikakoan.

Oier Marigil: Reala argazkian itxuroso atera nahian dabilela esango nuke, hemendik lauzpabost urtera Europako ranking-en arabera erabakiak hartzen direnerako. Harrobiko jokalari talentudunen plantillarekin, baina horietako asko oso gazteak, badirudi gaur egungo plantillaren konfigurazioa Europan epe laburrean erregulartasunez sartzeko asmoarekin egina dagoela, fitxaketak sendoagoak diren jokalariak izango balira, inbertsioak asko handituko lirateke. Gainera, agian Realak duen kirol mailagatik erakarri ezin dituenak.

Jende artetik beste galdera bat: Taldearen izenarekin arazo bat dugu? Duela gutxi Vietnamen egon naiz eta Realaren partida bat ikusi nuen (han Sociedad bakarrik zen). Espainiako Ligari buruzko kanal batean ikusi nuen partida.

Marc Menchén: Kanal hori Ligak berak egiten du.

Txinan gehien jarraitzen den NBAko taldea Houston Rockets da, jokalari txinatar bat izan zutelako (Yao Ming) eta ondo atera zitzaien, gainera.

Espanyol era ari da bera marka Txinan lantzen, jokalari txinar on bat duelako (Wu Lei). Jokalari txinatarrak formatzen dituzten talde asko daude eliterako jokalari onen bat aterako delakoan, besteak beste.

Ikusleen artetik beste pertsona batek adierazi zuenez, Realak hogei bat mutil txinatar ditu egoera horretan.

Ordutegiak eta egutegia

Beste galdera bat bota zen ikusleen artetik: Premierrek lehiaketa hasi aurretik argitaratzen du partida guztien ordutegia jasotzen duen egutegia eta horrek dakar jende askok bidaiak garaiz programatu ahal izatea. Hemen antzeko zerbait egin liteke?

Marc Menchén: Asko hobetu du Ligak azken bolada honetan, sei jardunaldietako ordutegiak ematen baititu jada. Askotan botatzen zaio errua Ligari, baina ezin da ahaztu atzean klubak daudela. Hauek nahi ez badute, Tebasek ezingo lituzke gauza asko egin.

Uste dut dagoeneko gutxi direla ordutegi mailakatu horiek eztabaidatzen dituztenak. Geratzeko etorri den zerbait da.

Denek ordu berean jokatu behar al dute? Talde batzuk haserretu egiten dira horregatik.

Kontuan izan astelehenetako partidak itzuliko direla, nahiz eta oreka handiagoa egongo den eta taldeek gehienezko partida kopuru bat izan duten ordutegi horretan.

Reala 7. taldea da telebistako audientziei dagokienez

Realaren komunikazioa

Marc Menchén: Klub itxia da komunikazio mailan, eta kosta egiten da iristea. Merkatu gatibu bat dauka hemen, baina beldurrik gabe atera behar du. Klub gehienek kasu egiten digute, baina Realarekin gehiago kostatzen da.

Phil Ball: 2000ko hamarkadaren hasieratik daramat hemen, eta Britainia Handian orduan jendeak ez zuen Reala ezagutzen. Toshackekin lotzen zuten.

Donostiak turismoan duen gorakadarekin, hiria gehiago ezagutzen da gaur egun, baina lan asko dago egiteke, nahiz eta Real Madril eta Bartzelona hor egonda zaila den. Ikusiko dugu zer gertatzen den Odegaard efektuarekin.

Ticketing

Galdera bat planteatu zen sarreren salmentari dagokionez. Alemaniako eredu ona aipatu zuen galdegileak.

Marc Menchén: Komeni da aintzat hartzea Alemaniak 80 milioi biztanle dituela eta Espainiak 47. Gainera, hango hiriguneak askoz handiagoak dira.

Baita Espainian aisialdirako eskaintza oso handia dela ere, Alemanian baino gehiago.

Britainia Handian, futbola oinarri duen kontakizun identitarioa egiten jakin dute.

Aldiz, ni Donostiara etorriko naiz beste gauza batzuk egitera, ez halabeharrez, edo ez bakarrik, futbola ikustera.

Publikoaren artetik beste galdera bat: beste herrialde batzuekin alderatuta, adibidez Italiarekin, hemen apenas bidaiatzen da taldearekin, Xixongo Sporting-en kasua kenduta. Zer dela eta?

Marc Menchén: Italian ez da, jakina, sarrerak erosteko erraztasunagatik, ticketing-a txartoen gutxien kudeatzen duen herrialdea baita.

Zergatik ez dira ados jartzen Ligako klubak, euskal klubek berriki egin duten bezala?

Gauzak aldatzen ari dira, eta Bartzelonak, zale gisa ezagutzen dudan klubak, badu orain sarrera eta bidaia saltzen dizun sail bat, ibilbide eta prezio desberdinekin.

Baliteke taldeekin bidaiatzea kontu kulturala izatea.

Saioaren itxiera

Oier Marigil: Pena da futbolaren inguruan solasteko eta hausnartzeko hau bezalako gune gutxi egotea. Reala Gipuzkoan garrantzitsua da: egituratu egiten du lurraldea eta pena ematen dit horri buruzko hausnarketa publiko gehiago ez egotea.

Phil Ball: Urteak daramatzat hemen bizitzen, eta Realeko jarraitzailea naiz. Klubari lotuta sentitzen naiz, begiko dut eta harengandik hurbil sentitzen naiz. Beste talde bat daukat, nire herrikoa, Ingalaterran, baina Reala pixkanaka sartu da nire bihotzean.

Asko axola zait Reala mantentzea, noizean behin Championsera joatea eta, auskalo, egunen batean 2002-2003 denboraldian gertatutakora hurbiltzea (txapeldunordea).

Egia da, batzuetan, identitatea zabaltzen denean zerbait galtzen dela bidean.

Realak harrobitik Athleticek adina jokalari, edo gehiago, ateratzen dituela ez jakiteak zapuztu egiten nau, nahiz eta Athleticekiko ere nolabaiteko sinpatia dudan. Atzerrian Realak Athleticen itzalean jarraitzen du.

Nortasuna duen taldea da, eta espero dut beste kluben harrobi ez bihurtzea. Gustatuko litzaidake Barrenetxea eta Oyarzabal bezalako futbolariak taldean mantentzeko gai izatea.

Marc Menchén: Alde horretatik, esan daiteke klub guztiak antzeko egoeran daudela Bartzelonarekin eta Real Madrilekin alderatuta, eta, are gehiago, Atlético de Madridek ere zailtasunak dituela maila horretan lehiatzeko.

Deja tu comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.