2030eko Realari buruzko ekimena urriaren 17an

Nola irudikatzen dugu Realaren kirol, gizarte eta garapen ekonomikoa datorren hamarkadan zehar?

Zein abiapuntutik aurre egingo dio Klubak zaletuek, lehiaketak, arau aldaketek eta ekonomiak aurkeztuko dizkioten erronkei?

Zein ikuspuntu izan beharko genituzke kontuan espektatibak zehazterakoan?

Azken finean: «Zein ligatan» jokatu beharko luke datorren hamarkadako Realak?

URR17-2030eko-Reala-mahai-ingurua

Realsocialismo!n, edozein zaletu txuri-urdinen parte hartzera irekia dagoen ekitaldia antolatu dugu, Klub moduan Realak bizi duen une zirraragarria etorkizunaren ikuspegitik eztabaidatzeko. Beraien analisia honakoek eskainiko digute:

  • Ekitaldia Marc Menchénekin hasiko dugu. Palco23.com (kirol arloko informazio ekonomikoan espezializatutakoa) hedabideko zuzendariak bere analisia eta Realarekiko ikuspegia aurkeztuko digu, Klubaren eredua Ligaren testuinguruan kokatuz.
  • Jarraian, mahai-ingurua iritzi gehiagorekin osatuko dugu. Tartean:
    • Phil Ball, kazetari eta Ligari buruzko idazlea.
    • Realsocialismo!ko Oier Marigil.
    • Mahai-ingurua Jurdan Arretxek gidatuko du, eta bertaratutakoen hausnarketa eta galderetarako ere aukera zabalduko da, parte hartzea eta eztabaida aberaste aldera.

Oraingo honetan, Donostiako erdigunean topatuko dugu elkar:

  • Urriaren 17a, ostegunez, 19:00tan hasita.
  • Convent Garden – Cripta aretoa, Easo kalea 20.
  • Bertaratzea doakoa eta irekia izango da edonorentzat.

Ekitaldia Realzale askoren interesekoa izango delakoan gaude, analisia eta eztabaida hainbat iritzirekin aberastu ahal izan dezagun. Anima zaitez eta ostegunean 19:00tan ikusiko dugu elkar!

Deja tu comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.