Azaroak 11n Kursaaleko akziodunen batzarrean parte hartzeko deia egiten dugu

Realeko zaleen eta akziodunen lantaldeak, RealSocialismo!, datorren astearteko batzar orokorrean parte hartzeko deia zabaltzen diegu bai akziodunei, baita akziorik ez duten baina akzio batzuen ordezkapena lor dezaketen zaleei. Aurrekoetan esan dugun bezala, teorian Reala kirol elkarte anonimo atomizatua da, baina hori aukera dugun bakoitzean erakustea denon ardura da. Guretzat oso garrantzitsua den gaia izanik, 2018ko akziodunen batzarrean parte-hartze maila nabarmen haztea gustatuko litzaiguke.

Izan ere, klubak parte hartzeko bide berriak estreinatu baditu ere, Lan Mahaiak esaterako, akziodunen batzarrak tresna nagusia izaten jarraitzen du. Horretarako bi bide daudela gogoratu behar da: hilak 11n arratsaldeko 19.00etan Donostiako Kursaalera bertaratzea ala akzioak beste norbaitengan uztea:

Parte hartzea azaltzeko infografia

Egin klik irudia handitzeko

Akzioak delegatzeko aukera

RealSocialismo! lantaldetik, aurten ere, akziodunei parte hartzea errazteko, gure bitartekaritza eskaini nahi dizuegu. Aurrez aipatutako bideez gain, bertaratu ezin duen orok edo hala egin nahi duen orok gure zuzendaritza taldean delega ditzake akzioak. Aukera honetan, noski, bozka markatua utz daiteke. Horrela egin nahi izanez gero, harremanak@realsocialismo.org helbide elektronikora idatz dezakezu.

Azkenik. RealSocialismo!ko web orrian eskuragarri daude batzar orokorrari begira prestatutako hiru fitxak: Realaren egoera ekonomikoa, bazkideen eta bertaratzearen egoera, eta Anoeta berriko lanak aztergai dituztenak, alegia:

Realaren egoera ekonomikoa (PDF).

Bazkideak eta bertaratze datuak (PDF).

Anoeta Estadioaren egoera (PDF).

Deja tu comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.