“Zutikako harmailak sekulako esperientzia dira”

Dortmundeko Südtribüne famatua. 25.000 zale zutik… arazorik gabe (footballrambles.blogspot.com.es).

Gaur eguerdian Radio Marca Donostian hilabetean behin izango dugun tartea estreinatu dugu Yon Cuezva kazetariarekin batera. Nagusiki, bi gai izan ditugu mahai gainean: astearte honetan Eusko Jaurlaritzari bidali diogun zutikako harmailen proposamena eta Lampedusako futbol zelairako proiektua.

Tartean zehar, Miguel Gutiérrez kirol kazetaria eta Borussia Dortmundeko bazkidea (hauen zelaiko Südtribüne famatua zutik dauden 25.000 zalez osatuta dago, “sekulako esperientzia”, Gutiérrezen hitzetan), eta baita Nort Hell taldeko Aritz Etxebeste entzuteko aukera izan dugu. Hauekin batera, RealSocialismo!ko kideak diren Oier Marigil eta Joakin de Goiburu abokatua izan dira.

Eta, adi!, hurrengo asteetan txosten berri bat argitaratzear gaudela. Gutxi barru Anoeta berritzeko lanak jarriko dira martxan eta prozesu horrekin bat egiten duen informea da: “Anoeta berriaren erronkak“. Nola hobetu bertaratzea?, nola hobetu zaleek zelaian duten esperientzia?, nola egin eraberritze prozesu gardena, zaleekiko eta bizilagunekiko informazioz betea? Besteak beste, galdera hauek erantzuten saiatuko gara… zure laguntzarekin, horrela nahi izanez gero. 😉

[2017-1-25] RealSocialismo!ko presidentea, Oier Marigil, eta idazkaria, Joakin de Goiburu, Miguel Gutiérrez eta Aritz Etxebeste Yon Cuezvak zuzendutako Radio Marca Donostiako saioan.

1Pingbacks & Trackbacks on “Zutikako harmailak sekulako esperientzia dira”

Deja tu comentario