RealSocialismo!k zutikako harmailen eskaera CSD eta LFPri igorri die

Realeko zaleen eta akziodunen lan taldeak, RealSocialismo!, zutikako harmaila seguruen aldeko hausnarketa egiteko eskatu die Consejo Superior de Deportes (CSD) eta Liga de Fútbol Profesionaleko (LFP) buruzagiei. José Ramón Lete eta Javier Tebasi gaur bertan igorritako bi gutunetan, bai Estatu mailan indarrean dagoen Kirol Legea baita kluben barne araudia aldatzeko eskaera egin du RealSocialismo!k.

Gogoan hartu behar da LFPk duen Arautegi Orokorrari praktikan salbuespenak onartzen zaizkiola, adibidez, Eibarren estadioaren eta araudiaren 19. artikuluaren kasuan, eta bide honetatik, 18. artikulua aldatzeko hausnarketa prozesua eskatu dugu zutikako harmailak sartzearen mesedetan”, adierazi du RealSocialismo!ko presidenteak, Oier Marigilek. Bestalde, eta CSDri dagokionez, “Espainia mailan Kirol Lege berria presatzear daude eta, beraz, dagoeneko gure elkarteak Eusko Jaurlaritzari helarazi dion planteamendua luzatu zaio Lete buru duen erakundeari, lege berria idazterako orduan kontuan hartu dezan”.

Bi eskaerek duela hiru aste Euskal Autonomi Erkidegoko estadioetan zutikako harmailak berreskuratzearen aldeko proposamena dute oinarri. Urtarrilaren 20ra arte Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Arautegia prestatzeko abian jarri zen parte hartze prozesuan, Realeko lantaldeak gure estadioetan zutikako harmaila seguruei aukera zabaltzeko eskatu zuen.

Informazio gehiago

– LFPko Arautegi Orokorra (PDF). 18. artikulua: “Las Sociedades Anónimas Deportivas y Clubes de nueva incorporación a la LIGA, dispondrán, desde el inicio de la temporada deportiva en que se produzca su incorporación, de un plazo de dos años para adaptar sus instalaciones y recintos, de forma que cuenten con localidades numeradas y de asiento para todos los espectadores, para la instalación de la unidad de control organizativo y del sistema informatizado de control y gestión de venta de entradas y de acceso a los recintos deportivos”.

– Espainiar Estatuko Kirol Legea (PDF). 71.2 artikulua: “A efectos de lo previsto en el apartado anterior, en el plazo que reglamentariamente se establezca, las localidades deberán ser numeradas con asiento para todos los espectadores, en todas las instalaciones donde se celebren competiciones profesionales de ámbito estatal. En estas instalaciones existirá un puesto o unidad central de control organizativo, situada en zona estratégica y dotado de los medios técnicos necesarios”.

– RealSocialismo!k Eusko Jaurlaritzari bidalitako testua, hemen (gazteleraz).

10/2015 legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena.

– Zutikako harmailen inguruko galderak (ingelesez).

1Pingbacks & Trackbacks on RealSocialismo!k zutikako harmailen eskaera CSD eta LFPri igorri die

  1. […] martxan dagoen hausnarketa batetik abiatuz, RealSocialismo!k euren araudien eguneratzeko eskaera luzatu zien otsailaren 13an CSD eta LFPri. Gainera, CSDko presidenteak, José Ramón Lete, Kirol Legearen […]

Deja tu comentario