RealSocialismo!k Kopako final laurdenetan Anoeta betetzeko neurriak eskatu ditu

Zaleak, Anoetan (argazkia: RS.com)

Zaleak, Anoetan (argazkia: RS.com)

Realeko zaleen eta akziodunen lan taldeak, RealSocialismo!, datorren ostegunean Anoetan jokatuko den Errege Kopako final laurdenen joaneko partidurako bertaratzea sustatzeko neurri bereziak eskatu dizkio Realeko administrazio kontseiluari eta klubeko Marketing sailari. “Nahiz eta berez arerio erakargarria izan, kontuan hartuta zer egun den eta zer ordutan ospatuko den partidua, zuzendaritza aurreko partiduetan aplikatutako neurriekin jarraitzera animatu dugu”, adierazi du RealSocialismo!ko presidentea den Oier Marigilek.

Bai aurreko Kopako partiduetan baita beste ordutegi traketseko partiduetan ere ikusi ditugu “Ikaslearen Eguna” edo pasea ezagun baten esku uzteko aukerak. Osteguneko partidura begira, San Sebastian Eguneko bezpera seinalatua izanik (non, 2016ko martxoko datuen arabera, Realak, Azpeitia kontuan hartu gabe, Donostian 13.129 bazkide zituen), RealSocialismo!k horrelako neurriekin jarraitzeko eta, ahal bada, bide hau indartzeko eskatu du, oso garrantzitsua baita taldeak inoiz izan duen babesik estuena lor dezala kanporaketa gogor honen aurrean.

Honekin lotuta eta epe ertainera begira, RealSocialismo!k Realeko administrazio kontseiluari deia egiten dio telebistak jartzen dituen ordutegien aurrean beste formulak arakatzeko. Horrela, interesgarria izango litzateke jakitea ea adosterik dagoen sistema bat non talde batek muzin egiten baldin badio etxean astelehenetan jokatzeari, adibidez, zenbat diru irabazteari utziko lioken (telebista diru sarreren %10a? %50a? %100a?). Beste iturrietatik (bazkideak, zaleak, e.a.) berreskuratzeko aukera balu, zergatik ez aurrera egin bide horretatik? Bestela, klubetako agintariek bahituta daudela dirudi, baina haiek horrela nahita.

Deja tu comentario