Realsocialismo!k Anoeta berria “Realaren etxea” izatea nahi du

logors

RealSocialismo!k gaur arratsaldean Donostiako Kursaalean ospatu den Realeko akziodunen batzar orokorrean parte hartu du. 17 akziodunen 147 akzio eramanez egin du, aurretik agindu bezala, bakoitzak markatutako bozka errespetatuz. Eguneko gai zerrendako laugarren puntuan, RealSocialismo!ko presidenteak, Oier Marigilek, hitza hartu du:

Lehenik eta behin, Anoetaren inguruan egon diren aurrerapenengatik eta pertsonak erdigunean jartzeko erakutsitako asmoengatik zoriondu nahi zaituztegu. Hala ere, eta etorkizuneko digitalizazioaren, erreferente bihurtu etabarren inguruan dauden xehetasunak ezagutu gabe, zaila egiten zaigu balorazioren bat egitea. Horrenbestez, konkrezio gehiago izango duen dokumentazioa akziodunen eskura jartzeko eskaria egiten dugu.

Aurrerapausu garrantzitsua dela uste dugu. Hala ere, hainbat modu dago hori egiteko: bata, erdigunean jartzea ahalik eta hobekien ustiatu behar den bezeroa balitz bezala. Beste modu bat, eta guk horren aldeko apustua egiten dugu, hurrengoa da: barneratzea Reala sentitzen dugun eta Realaren parte garen orok, bereziki Realaren akziodun garen eta gaur hona etortzera deituak ginenok, izan dezakegun paper aktibotik. Proposamenetik hasita erabakietara iritsita, hausnarketetan parte hartuz. Ez dena eginda ematen zaien bezero soil moduan, erabakitakoa hauen gustukoa izango denaren esperoan.

Horregatik, eta jarrera partehartzaile hau adibide zehatz batera aplikatuta, oinarrizkoa iruditzen zaigu RealSocialismo!k beharrezkotzat jotzen dugun Anoetaren berritzean administrazio kontseiluak modu ordenatuan eta irekian parte hartzeko bideak zabaltzea, funtsezkoak diren inkesta eta ikerketez haratago joanez.

Obrek estadio batetik futbol zelai batera eraman behar bagaituzte, ezin dugu 90eko hamarkadan gertatu zen moduan aukera hau galdu Anoeta Realaren eta realzaleen etxe ere bihurtzeko. Denok zer esana dugun etxe bat, ez bakarrik ikerketen bidez, edo 17. ateak ze jokalari ohi handi baten izena izango duen bozkatuz. Atzoko berri pozgarriaren ostean, 2019ra arte denbora badugula uste dugu: nahikoa da Europan dauden eredu arrakastatsuak begiratzea.

Behin hiru urte lanean era informalean eman ondoren eta duela hilabete bat elkarte moduan eratu ostean, RealSocialismo!k bide berdinari ekinez jarraituko du eta datorren asteetan Anoeta berriaren inguruko proposamen irekiak mahai gaineratuko ditugu, parte hartu nahi duten akziodun eta zaleei eskua luzatuz.

Deja tu comentario