RealSocialismo!k administrazio kontseiluaren aurrean aurkeztu du bere burua

RealSocialismo!k, Realeko zaleen eta akziodunen lan taldeak, klubeko administrazio kontseiluaren aurrean aurkeztu zuen modu ofizialean bere burua joan den astean Anoetako bulegoetan egindako bilera batean. Topaketak RealSocialismo!k duela aste batzuk argitaratu zuen Anoeta Berriko erronken inguruko txostenari buruz hitz egiteko ere balio izan zuen.

Behin azaro amaieran elkartea sortu ondoren, bilera joan den ostegunean burutu zen. Tarte honetan, RealSocialismo!k bere ekimenak administrazio kontseiluari bidaltzen jarraitu du, Anoeta Berriaren inguruko txostena barne. Kirol arlotik kanpo dauden kudeaketako hainbat alorren inguruan hausnarketak plazaratzeko ere balio izan zuen osteguneko batzarrak.

Elkartearen izenean hiru lagun hurbildu ziren Anoetara: Oier Marigil presidentea; Jon Tribak presidenteordea eta Anoeta Berriko erronken inguruko txostenaren koordinatzailea; eta Felix Arrieta, zuzendaritza batzordeko kidea.

Deja tu comentario