Realsocialismo!k batzar orokorrean parte hartzeko deia egin du

PortadaRSRealsocialismo!-ko kideek, zeinen artean hainbat akziodun dauden, Realeko beste akziodunak animatu dituzte “fisikoki Kursaalera bertaratu ala ez, euren akzioak datorren asteazkeneko batzar orokorrera eraman ditzaten, bozkatu nahi dutena bozkatzen dutela ere, Realak duen erabakitzeko organo nagusian parte hartu dezaten”. Realeko zale eta akziodunen lantaldeak gaur arratsaldean bere lehen #beeRSocialismo tokapeta ospatu du. Bilkura informalean lau fitxa aurkeztu dira: telebista eskubideek (PDF), Anoetako erreformako prozesuaren egoerak (PDF), bertaratze datuen garapenak (PDF), eta erakundearen egoera finantzarioek (PDF) Realarengan duten eragina, hurrenez hurren, azalduz.

La Perla jatetxera gerturatu diren hogei bat zaleren hausnarketak biltzeaz gain, Realsocialismo!-k eztabaida eta debate-foro ezberdinetan azken urteetan azaldu diren Anoeta futbol zelai bihurtzeko arrazoiak biltzen dituen txosten laburra aurkeztu du (Txostena deskargatuMapa kontzeptuala deskargatu).

2013tik

Lantaldeak bere ibilbidea informalki 2013aren amaiera aldera hasi zuen eta alor sozial, instituzional eta ekonomiko-finantzarioaren inguruko hausnarketa-espazioa izan nahi du ideia eta bidezko-adibideak gehituz, zeinak beste talde, kirol erakunde edo dena delako arloetatik etor daitezkeen; edozein akzioduni aurreikusten zaion kontrol eta ikuskatze lana modu antolatuan egin nahi du; eta Realeko zaletuen sare sendoago eta ikusgaiagoa sortzen lagundu nahi du.

Azken hilabete hauetan La Real Sociedad hacia el nuevo Anoeta (2014ko maiatza) hainbat hausnarketa dituen txostena ezagutarazi genuen, eta 553 erantzun izan zituen taldearen etorkizuneko zelaiari buruzko inkesta bultzatu genuen (Imaginando el nuevo campo, 2015eko ekaina). Hilabete batzuk geroago, irailean Realsocialismo!ren aurkezpena egin genuen estadioan bertan dagoen Ernest Lluch kultur zentroan. Horrekin batera, hainbat artikulu publikatu ditugu blogean: klubaren gestioan zalegoaren inplikazioaz, Qbaoren babesletza, Realeko txiolariak munduan zehar banatuta hizkuntzaren arabera (euskera, ingelesa, gaztelera), edota partiden ordutegiaren eragina. Azkenik, hainbat datu batu ditugu, esaterako azken bost denboraldietan Anoetako Ligako partidek izandako bertaratzeena.

Deja tu comentario