[I-25] Eta Anoeta, zer? / [25-S] Y, Anoeta, ¿qué?

rseus

Realeko zale eta akziodunen lan taldea garen heinean, datorren irailaren 25ko hauteskundeak direla eta, eta bai Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak duten eskuduntzen artean elkarte moduan gehien arduratzen digun Anoeta Estadioaren eraberritze prozesuaren aurrean, EAJ/PNV, EH Bildu, PSE-EE, PP, Elkarrekin Podemos eta Ciudadanoseko lehendakarigaiei bi galdera bidaltzea erabaki genuen.

1- Martxan dagoen eraberritze proiektuarekin bat al zatoz?

2- Eusko Jaurlaritzak duen 10 milioi eurotako konpromezua mantenduko duzu?

Lehendakarigaien taldeek komunikazio publikoetarako erabiltzen duten helbidetara lehen posta elektronikoa irailaren 7ko goizean bidali genuen. Kanpainak suposatzen duen zurrunbiloa kontuan hartuta, joan den astelehenean arratsaldean (12an) eta ostegun honetan (15a) berbidali genuen, gogoratzeko asmoz.

Jarraian momentuz jaso ditugun erantzunak daude, nahiz eta beste batzuek korreoak jaso dutelaren baieztapena igorri. Erantzunak iritsi zaizkigun eran aurkeztu eta aurkeztuko ditugu, realzale moduan I-25a baino lehen guztien iritzia jaso nahi baitugu harremanak@realsocialismo.org helbidean.

****************************************

rscast

Como grupo de trabajo de accionistas y aficionados de la Real Sociedad, con motivo de la cita electoral del próximo 25 de septiembre y ante el proceso de reforma del Estadio de Anoeta que como asociación más nos afecta entre todos los temas que competen al Gobierno Vasco y, en su caso, al Parlamento, decidimos enviar dos preguntas a los candidatos de EAJ/PNV, EH Bildu, PSE-EE, PP, Elkarrekin Podemos y Ciudadanos a lehendakari.

1- ¿Comparte el proyecto de reforma que está en marcha?

2- ¿Mantendrá el compromiso del Gobierno Vasco de aportar 10 millones de euros?

En la mañana del 7 de septiembre remitimos un correo electrónico a las direcciones que cada uno de los equipos de los aspirantes utilizan para sus comunicaciones públicas. Por la vorágine que supone este periodo electoral, repetimos por si acaso el envío el lunes 12 por la tarde y el jueves 15 al mediodía, ambos a título recordatorio.

A continuación facilitamos las respuestas que hemos recibido hasta el momento, aunque otros partidos han enviado la confirmación de recepción. Las respuestas logradas y las que recibamos se presentan tal cual han sido enviadas, ya que antes del 25-S nos gustaría recabar en la dirección harremanak@realsocialismo.org la opinión de todos los candidatos.

EAJ-PNV

1- Badira hilabete batzuk Eusko Jaurlaritzak Anoetako futbol zelaiaren eraberritze lanetan parte hartzeko borondatea/konpromisoa erakutsi zuela. Eusko Jaurlaritzak, Errealeko Zuzendaritza taldeak aurkeztutako proiektua aztertu ondoren, hobekuntza lanetan parte hartzeko borondate irmoa azaldu zuen publikoki. Ordutik hona, ez da aldaketarik gertatu Eusko Jaurlaritzaren erabakiari dagokionez.

Hace unos cuantos meses, el Gobierno Vasco ya mostró su voluntad/compromiso de participar en los trabajos de reforma del estadio de Anoeta. El Gobierno Vasco, tras analizar el proyecto presentado por la Directiva de la Real Sociedad, mostró públicamente su voluntad de participar en dichos trabajos de mejora. Desde entonces hasta ahora, no ha habido ningún cambio en lo que se refiere al Gobierno Vasco.

2- Eusko Jaurlaritzak, Anoetako futbol zelaiko eraberritze lanen aldeko apustua egingo du, lurraldeko beste instituzioekin batera. Beharrezkoa da Gipuzkoako erakunde ezberdinek bat egitea halako proietu baten aurrean. Guztien artean finantziazio orekatua lortu behar dugu. Eusko Jaurlaritzak 10 milloi euroko finantziazioa aurrikusten du.

El Gobierno Vasco va a apostar por los trabajos de remodelación, junto con el resto de las instituciones. Es necesario que las diferentes instituciones de Gipuzkoa se unan ante un proyecto de estas características. Debemos conseguir una financiación equilibrada entre todos. El Gobierno Vasco prevé una financiación de 10 millones de euros.


EH Bildu

ehbildu-logoa-20161- Bai. Baina eraikuntza proiektu batetik kirol-proiektu integral batera egin nahi dugu jauzia. Ikuskizun-futbol premiak asetzetik haratago jo nahi dugu inbertsioa aberastu eta ahalik eta gehien optimizatzeko.

Anoeta 15ean behin ireki baino, gipuzkoar guztiei ireki nahi diegu. Inbertsioaren optimizazioak Anoeta estadiotik “anexo”ra eta belodromora begira ipini eta baliabideak baliatuko ditunen eraikuntza- eta kudeaketa-proiektua exijitzen du. Gure lehentasuna, herritar orori (adin, maila, ezaugarriadena delarik) kalitatezko jarduera fisikora sarbidea bermatu eta hurbiltzea da, eta horretarako herritarrak ardatz izango dituen programetan inbertitzea; eta ez hainbeste kirol ikuskizunera mugatzen diren azpiegituretara. Azpiegitura erraldoien eraikuntza eta berregokitzapenei amaiera eman behar zaie. Kontutan hartzeko datu bat: bidegorriak dira, kirol azpiegitura erabilienak eta herritar orori sarbidea bermatzen diena. Bidegorri batek 250.000 euroko inbertsio suposa dezake gutxi gora behera. Eta egunero egunero Aldundiko kontagailuen datuen arabera, kasu Bergaratik Plaentxira doan bidegorrian, esaterako 600 pertsona aritzen dira bertan.

2- Kirol eraikin handi gehienetan ez da kudeaketa bideragarritasun planik egiten. Guk 10 miloiren konpromisoarekin, Errealaren, Udalaren, Aldundiaren eta kirol-federazioen konpromisoak eskatuko ditugu. Eta 10 milioi horiek ezin dituzte gainerako kirol politikak hipotekatu. Gogoratu, Jaurlaritzako kirol zuzendaritzak, legegintzaldi honetan gutxi gora behera 7 milioi euroko aurrekontua izan duela soilik.

Erabilera pribatu eta pribatibotik, herritar guztiek gozatuko duten batera egin nahi dugu jauzi. Batetik, emakume-futbola eta hastapen-futbolak bere leku edukiko dute Anoeta berrian. Horrekin batera, eta pisten galera konpentsatzeko euskal atletismoak eta ziklismoak merezi dituzten esparruak eta kirol-proiektuei bultzada emango diegu, eta Euskal Herrian atletismo mitin garrantzitsuak antolatzeko azpiegiturak bermatuko ditugu.

Gora Errealak! Nesketatik gizonetara, txikienetatik lehen taldera!

 

PSE-EE

logotipo_pse-ee-svg1- Sí. Ha sido un arduo proceso trabajado por parte del club y las instituciones. La reforma del Estadio permite convertirlo en un campo de fútbol, aumentar el músculo y tamaño del club guipuzcoano, y adecuar el miniestadio anexo para dar respuesta a las necesidades reales que tiene el atletismo en Gipuzkoa. El PSE-EE apoya este proyecto tanto desde el Departamento de Cultura y Deportes de la Diputación foral de Gipuzkoa (compromiso de aportar 4 millones de € en dos años) como desde la Concejalía de obras, proyectos y urbanismo del ayuntamiento de San Sebastián, áreas en las que gobernamos.

2- Los diez millones que ha comprometido el actual Gobierno Vasco están incluidos ya en las partidas plurianuales del ejecutivo autonómico y si accedemos al Gobierno, no es nuestra intención alterar esos compromisos.

 

PP

1- Sí.

2- Sí.

 

Elkarrekin Podemos

elkarrekin_podemos_logo(Twitter bitartez jasotako erantzuna / Respuesta recibida a través de Twitter) Compartimos el proyecto de Anoeta y mantendremos el compromiso de financiación del Gobierno Vasco, pero hay que garantizar su uso público.


Ciudadanos

cs1-.

2-.

Deja tu comentario