EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Nor gara gu?

2013an lan talde informal bezala sortu ginenetik, RealSocialismo!n ezagutza eta alor profesional ezberdinetatik lan egiteko prest dauden pertsonak batu gara, Reala kudeaketa mailan bikaina eta zaletuengandik gertu dagoena izatea helburu bezala hartzen dutenak.
Jakin ezazu gehiago gutaz.

Hainbat lan eta hausnarketa zabaldu ditugu honezkero, aurkezpen eta aurrez aurreko ekitaldiak barne. Garrantzitsuenak txostenetan jorratu ditugun gaien ingurukoak izan dira:

RealSocialismo!ren eragina

Realeko administrazio kontseiluari, hedabideei eta zalegoari ezagutzera emandako jarduera hauen eta gainontzekoen bidez lanaren eragina nabaritzen hasi gara dagoeneko. Izan ere, zaletu asko dira lan taldearen egunerokoaz eta aktibitate berrietaz jakinaren gainean izan ditzagun eskatu digutenak; Realari buruz maiz informazioa eskaintzen duten hainbat hedabidek geroz eta sarriago eskatzen digute iritzia Realaren kudeaketaren inguruko gaietan; eta Realak berak, Anoetaren erreformaren proiektuan zalegoaren parte hartzearen inguruan, aurrera eramandako inkestan eta digitalizazio egitasmoan, aurrretik gure hausnarketaren parte izandako hainbat zantzu presente dituela nabaria da.

RealSocialismo! sendotzeko momentua da. Aurreko gure hausnarketa gehienetan protagonista nagusia izan den gaia, Anoetaren erreforma, fase erabakigarrian sartu den honetan. Aurrean dugun une historiko eta ziurrenik bakar honetan ezin dugu duela hamarkada batzuk hutsak eta gertu ditugun beste zelai batzuen lanetan errepikatzen ari direnak, gurean ere beste behin gerta daitezen utzi.

Antzeko erronken aurrean, ongi pentsatutako, adostutako eta egindako prozesuen hainbat adibide daude, eta RealSocialismo!tik mahai gainean jarri nahi ditugu, tonu eraikitzailean eztabaida egon dadin.

 

Lana aurretik

Zalegoaren, abonatuen eta akziodunean iradokizunak, proposamenak eta parte hartze zuzena defendatzeko, zaletuek kluben egunerokoan eta erabaki garrantzitsuen aurrean iritzia emateko ahots eta protagonismo handiago izan dezaten lan antolatua eta konpromezuz betea beharrezkoa da, eta horretarako pertsona gehiagoren lana eta babesa ezinbestekoa dugu. Zure babesaz eta zure aportazioaz ari gara, Realeko zaletu, abonatu, akziodun izan eta gure lan ildoak garrantzitsuak direla eta defendatzen ditugun jarrera eta ideiak zureak ere baldin badira, gurekin bat egin dezazun eskatu nahi dizugu:

  1. Jaitsi izen emate orria.
  2. Osatu:
    • Lehen aukera: Inprimatu, eskuz bete eta zure sinadura gehituz
    • Bigarren aukera: PDFa ireki eta bertan idatziz, Adobe Acrobat Reader edo antzeko software baten bidez. Inprimatu eta sinatu.
  3. Eskaneatu ala ondo irakur daitekeen argazkia atera osatutako orriari. Bidali harremanak@realsocialismo.org helbidera.

Izen emate orria jaitsi

Izen emate orria jaitsi

RealSocialismo!ren hurrengo pausoak aurten:
Anoetako erronken inguruko txostena landuko dugu, lau erronken kudeaketa gertutik jarraituz.
Futbolaren kulturaren inguruko aurrez aurreko jarduerak antolatuko ditugu.

FAQ

Nor izan daiteke RealSocialismo!ko kide?
Realeko zale, abonatu edo akziodun den edonor.

Zer suposatzen du bazkide izateak?

  • Asanblada orokorretara bertaratu eta bazkide bakoitza bozka bat sistemaz erabakietan parte hartu:
    • Aurrekontuak eta aurreko urteko kontuak bozkatu.
    • Zuzendaritza talderako aurkeztu eta bozkatu.
    • Proposamenak egin.
  • Realsocialismo!ren jardueretan parte hartu, norbere esperientzia eta ezagutza esparrutik.

Zenbatekoa da aportazio ekonomikoa?
2017an, urte osorako 20€ko bazkide kuota finkatu dugu. Horrekin, RealSocialismo!ren jarduerek eta egunerokoak eskatzen dituen gastuei aurre egin ahal izango dugu. RealSocialismo! irabazi asmorik gabeko elkartea da eta zuzendaritzak ez du dirurik jasotzen egiten duen lanagatik.

Elkarteen erregistroak behin betiko onarpena eman ondoren Estatutuak hemen izango dira eskuragarri