CSDk zutikako harmaila seguruen inguruko hausnarketa egiteko asmoa adierazi du

HDI Arenako zutikako harmaila seguruak (Hannover, Alemania).

HDI Arenako zutikako harmaila seguruak (Hannover, Alemania).

Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak (Consejo Superior de Deportes, CSD, gazteleraz) futbol estadioetan zutikako harmailak baimentzeari buruz hausnarketa egingo duela adierazi du RealSocialismo!ren eskaerari emandako erantzunean. “Jasotako ekarpena legediaren hurrengo berrikustean aztertuko da”, adierazi du Kirolaren Araubide Juridikoko zuzendariorde orokorrak, Ramón Barba, sinatutako dokumentuan.

EAEn martxan dagoen hausnarketa batetik abiatuz, RealSocialismo!k euren araudien eguneratzeko eskaera luzatu zien otsailaren 13an CSD eta LFPri. Gainera, CSDko presidenteak, José Ramón Lete, Kirol Legearen berrikustea iragarri zuen duela aste batzuk. Honen harira jasotako erantzunaren arabera, “oraindik ez dago guztiz zehaztua lege horretako zer artikulu berrikusiko diren”.

Tentu handiz kudeatu behar ditugun kirol ikuskizunetako segurtasunarekin estu lotuta dagoen kontua da”, adierazi du Barbak. Alde honetatik, RealSocialismo!k lehen proposamena egin zuen momentutik zaleen segurtasuna lehenetsi du, zaleak baitira istripurik pairatu nahi ez duten lehenak. Duela 30 urte gertatu ziren ezbeharrak ikusita, gaur egungo estadioak azpiegitura askoz ere seguruagoak dira eta alkoholaren kontsumoa nabarmen kontrolatu da horrelako ikuskizunetan.

CSDren arabera, RealSocialismo!ren proposamenak 19/2007 legea eta berau garatzen duen 203/2010 errege dekretuak jasotzen duen araudia aldatzea ere eskatuko luke, eta hori izango da hurrengo asteetako bidea, elkarteko presidenteak, Oier Marigil, adierazi duenez: “Berri positiboa da CSDk gure proposamena aztertuko duela jasotzea. Eurek markatutako bidetik, legedia eguneratzeko eskaera beste erakunde batzuei ere luzatuko diegu hurrengo asteetan, Eusko Jaurlaritzaren eta LFPren erantzunen zain gauden bitartean”.

Informazio gehiago

 Kirol Legea (PDF). 71.2 artikulua: “A efectos de lo previsto en el apartado anterior, en el plazo que reglamentariamente se establezca, las localidades deberán ser numeradas con asiento para todos los espectadores, en todas las instalaciones donde se celebren competiciones profesionales de ámbito estatal. En estas instalaciones existirá un puesto o unidad central de control organizativo, situada en zona estratégica y dotado de los medios técnicos necesarios”.

– 19/2007 legea, uztailaren 11koa, Kirol arloan indarkeria, arrazismoa, xenofobia eta intolerantziaren kontrakoa  (PDF).

– 203/2010 errege dekretua, otsailaren 26koa, kirola arloan indarkeria, arrazismoa, xenofobia, eta intolerantzia prebenitzeko araudia onartzen duena (PDF).

Reglamento General de la Liga de Fútbol Profesional (PDF). 18. artikulua: “Las Sociedades Anónimas Deportivas y Clubes de nueva incorporación a la LIGA, dispondrán, desde el inicio de la temporada deportiva en que se produzca su incorporación, de un plazo de dos años para adaptar sus instalaciones y recintos, de forma que cuenten con localidades numeradas y de asiento para todos los espectadores, para la instalación de la unidad de control organizativo y del sistema informatizado de control y gestión de venta de entradas y de acceso a los recintos deportivos”.

RealSocialismo!l Eusko Jaurlaritzari bidalitako testua (gazteleraz).

– 10/2015 legea, abenduak 23koa, Jendaurreko ikuskizunen eta olas jarduerena.

Zutikako harmailen inguruko galderak (ingelesez).

Deja tu comentario