“Anoeta Realaren etxea izan behar du, ez soilik futbol zelaia”

Gaur eguerdian Radio Marca Donostian hilabetean behin izango dugun tarteko bigarren saioa izan dugu Yon Cuezva kazetariarekin batera. Nagusiki, Anoetako eraberritzea eta lanek ekarriko dizkiguten erronkak izan ditugu mintzagai. Guzti hori aste honetan bertan aurkeztu dugun txostenean argitaratu dugu.

“Anoeta Realaren etxea izan behar du, ez soilik futbol zelaia”, adierazi du Tribakek, Realak eskuartean duen aukera eta ardura %100ean aprobetxatera dei eginez. Gaurko tartean zehar, zelai berriak izango dituen lau erronka nagusiez hitz egin dugu: Anoetak behar duen nortasuna, bertaratzea sustatzea, jarritako diru kopuru altua nola berreskuratu eta prozesua modu eredugarrian kudeatzea. RealSocialismo!k beti egiten duen moduan, gainera, ez arazoak azpimarratuz, baizik eta adibide eta konponbideak mahai gaineratuz.

Guzti honetaz ostegun honetan ospatuko dugun ekitaldian ere hitz egingo dugu. Hitzordua Donostiako Anoeta Estadioan dagoen Ernest Lluch K.E.an izango da 19.30tatik aurrera. Pausu berri honen parte izan eta bertaratu nahi al duzu?

[2017-2-22] RealSocialismo!ko presidenteordea, Jon Tribak, Cuezvak zuzendutako Radio Marca Donostiako saioan.




* Entzun ezazu Urtarrileko tartea Radio Marca Donostian.

Deja tu comentario